BH: ´Uste genuen Etxeberriko lanak normaltasun osoz burutzen ari zirela`

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 25a, 03:00

Auzoko bizilagunek expropiazioaren inguruan aurkeztutako kejaren gainean azalpenak eman ditu Bildu Hernani plataformak.

Etxeberriko bizilagunek beren keja azaldu dute Villa politena ondoan egiten ari diren etxeak eta expropiazioen inguruan, Kronikara bidalitako karta batean eta Bildu Hernani plataformak azalpenak eman ditu. Horrelaxe dio:

1) ´Lehenbizi aitortu nahi dugu gure ustekabea, Villa Politenako etxebizitzen lanak oso aurreratuak daudelako eta uste genuelako lanak normaltasun osoz burutzen ari zirela`.

2) ´Zehaztu nahi dugu ezker abertzalea 2003ko maiatzean Hernaniko udaletik kaleratua izan zela lege antidemokratiko baten bitartez, beraz 2004an ez geunden udaletxean eta ezinezkoa da beraz 2004an egindako edozein proiektuan inolako ardurarik izatea`.

3) ´Uste dugu baita ere, Etxe Berriko biztanleek egungo udal agintarietatik informazio nahasia eta partziala jaso dutela. Zentzu honetan, Bildu Hernanik ez du inolako arazorik Etxe Berriko biztanleekin eta ORIA MENDIko Kooperatibako ordezkariekin biltzeko, bai iritziak trukatzeko,bai jarrera argitzeko eta egoeraren berri bertatik bertara ezagutzeko`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!