Sagardoaren Kultura Sustatzeko Elkarteak, mus txapelketa haundia antolatu du, urriaren 3an hasi eta azaroaren 11ra arte. Partidak Astigarraga, Hernani, Lasarte, Urnieta, Usurbil eta Andoainen jokatuko dira. Hernanin, Deportibo eta Zumitza tabernetan eta izen ematea ere taberna horietan egin behar da. Inskripzioa 50 euro da bikoteko eta sariak lehen sei bikoteek izango dituzte.
Sariak
- 1) 3.000 euro, txapela, bazkaria.
- 2) 1.200 euro eta bazkaria.
- 3) 700 euro eta bazkaria.
- 4) 300 euro eta bazkaria.
- 5) 200 euro eta bazkaria.
- 6) 100 euro eta bazkaria.