Biteri kultur etxean izango da, arratsaldeko 19:30ean.
Feliciana Macario Guatemalako alargunen Koordinadorako kideak hitzaldia emango du bihar Biterin 19:30ean, Mugen Gainetik GKEak, Hernaniko Kooperazio taldeak eta Udalak antolatuta. Guatemala barruko gatazka armatuak utzitako emakume indigena alargun eta seme-alabek sortutako taldea da CONAVIGUA.
Justizia eskaera
Beren bizi beharrak bultzatuta sortu zuten taldea eta armadak komunitate indigenen aurka egindako bortxaketa politikoagatik justizia eskatzeko.
Hemezortzi urteetan egindako lanak ´aukera eman die partaide politikoak izateko, pakearen eta demokraziaren berregitean parte hartzeko, beren biktima papera gainditzeko, esparru sozial eta politikoak parte hartzeko eta abarrerako` Mugen Gainetik erakundeak jakitera eman duenez. CONAVIGUA taldea orain 14 urte hasi zen gorputza lurpetik ateratze eta ehorzketa lanekin eta gatazka armatuetan izandako biktimen eta giza arrastoen bilaketan gehientsuena aritu den taldea da, eta baita giza eskubideen aldeko defentsan ere, GKEaren hitzetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!