Albokak astindu zuen Hernani

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 25a, 03:00

Asteburuan alboka doinuak izan ditugu Hernanin, Albokarien Hernaniko 13. Topaketa izan baita larunbat eta igandean. Atzo 30 bat albokari izan genituen Hernanin, pandero jole eta kantariekin batean. Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako albokariak etorri ziren eta kalez kale azaldu zuten beren abildadea, etorrera eta despedidako agurrean. Kontzertu nagusia berriz, Tilosetan egin zuten eguerdi partean eta bazkaria Santa Barbara elkartean. Musika Eskolako albokari taldeak antolatzen duen egun hau Euskal Herriko albokarien topaleku bihurtu da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!