Juan Jose Moretari

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 22a, 03:00

Juan Jose Moretaren gutunari dagokionez, beharrezkoa da zenbait gai argitzea hernaniarrek Udalaren eta Oriamendi Kooperatibaren arteko desadostasunak ulertu ditzaten. Egungo korporazioak onartzen du Villa Politenako etxebizitza berrien eraikuntzak Etxeberriko bizilagunei eragozpenak sortu dizkiela. Hain zuzen EAk eta PNVk bere garaian Batasunak zuzendutako Udalak erabaki zuen banaketaren ezberdina zen beste etxebizitzen banaketa bat proposatu genuen. Hala ere etxeak eginak daude dagoeneko eta jadanik ezin da atzera egin. Etorkizunera begiratu behar dugu eta ez iraganera. Ulertzen dugu Etxeberrin eragin den arazoa eta akordioetara iristeko borondatea dugu. Irtenbide arrazional bat bilatzeko kontaktuak eduki ditugu eta edukitzen jarraituko dugu. Hala ere gure ustez Oriamendik etxe berrietara sartu ahal izateko proposatu duen Villa Politena zeharkatzen duen errepide berria, ez da irtenbidea. Ziur gaude guztiok auzoaren beharrak eta sortutako eragozpenak aseko dituen akordio bat lortzeko gure esku dagoen guztia egingo dugula.

Iñaki Arratibel
Hirigintza zinegotzia

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!