Larunbatean manifestazioa izango da Hernanin errausketaren aurka, Urumea Bailara Bizirik plataformak antolatuta eta Hernaniko CCOOk atxikimendua azaldu du eta dei egin die afiliatu eta ingurukoei manifestaziora azaltzeko. Landarbasoko kokalekua onartezina eta arriskutsua ikusten du CCOOk ´ingurune naturalak suntsitzen ditu eta Añarbe ere oso bertan baitu`, baina gainerako kokalekuen kontra ere azaldu da: ´beste aukera batzuk merke eta ekologikoki jasangarriagoak bai baitaude`. CCOOren hitzetan Hernaniko udalak hiri ondakinak gutxitzeko plana bultza behar du, gaikako bilketa eta birziklatzea, herritarren eta herriko gizarte eragile eta eragile sindikalen parte hartzearekin. Horrez gain, herri galdeketa bat egitea defendatzen du.