Gaur izango da udaltzaingo batzordearen ez-ohiko bilera, eguerdiko 12:00etan. Bertan gai ezberdinak aztertuko dira, esaterako, Axalako bidegurutzean arriskua murrizteko proposamenak. Bide hori Foru Aldundiarena denez, eskaera bat egin nahi diote berrikuntza batzuk egiteko. Orkolagako bizilagunen kexa batzuri buruz ere hitz egingo dute, kotxeak kale horretan ibiltzen diren modua dela eta. Aparkaleku mugatuetan seinaleak jartzeko zeukaten epearen atzerapenaz ere arituko dira, seinaleen euskeratzeagatik, horiek noiz jarriko zain daude eta. Seinale horiek aparkalekuak ordu betera mugatuak direla adieraziko dute.
Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongintzarako Udal Patronatuaren zuzendaritzak ere ohiko bilera egingo du gaur, eguerdiko 12:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!