Datorren iganderako futbol 7 txapelketa antolatu du Askatasunak Zubipeko zelaietan, goizeko 09:00etan hasita.Txapelketa honekin euskal preso politikoei eta beren senideei laguntzeko dirua biltzea da helburu. Txapelketan apuntatzeko, Aker eta Garin tabernetara jo daiteke, 663-76 91 23 zenbakian edo hernanifutbol7@hotmail.com helbide elektronikoan. Taldeak 7 lagunekoak izan behar dute gutxienez, eta 18 euro jarri behar dira pertsona bakoitzeko (bazkaria barne).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!