Berdintasun Kontseiluak gaur egingo du ikasturteko lehen bilera, Biterin, arratsaldeko 19:30ean. Kontseilu irekia da, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna bilatzen duena eta udaleko berdintasun sailarekin elkarlanean ari dena. Orain arteko ibilbidearen balorazioa egin, eta ikasturterako pentsatuta dauden ekimenei buruz hitz egingo da: emakumeentzako tailerrak, kirola eta generoari buruzko ikerketa, emakumeek historiari egindako ekarpenari buruzko beka, gizonezkoentzako lantegia, hiri debekatuaren mapa, genero indarkeriaren inguruko baliabideen azterketa eta azaroak 25erako programa. Kontseiluak dei egin die herritarrei hilero egingo diren bileretan parte hartzera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!