Berdintasun Kontseiluak eta Udaleko Berdintasun sailak Emakumeontzako ikastaro-tailerrak antolatu dituzte, emakumeen parte hartze soziala areagotzeko helburuarekin. Urritik abendura arte, arlo ezberdinetako 6 ikastaro eskainiko dituzte, emakumea protagonista dutenak. Horien artean, Emakumeak eta umorea tailerra, Bea Egizabalek emango du, urriaren 23an hasi eta abenduaren 18ra arteko astelehenetan, 19:00etatik 21:00etara. Munduko emakumeen literatura Josune Muñozek emango du, hileroko lehenengo astearteetan, 18:00etatik 20:00etara. Komunikazioa eta jendaurrean hitz egiteko teknikak asteazkenetan izango da, 19:00etatik 21:00etara, urriaren 4tik abenduaren 20ra. Tailerra Edurne Mendizabalek emango du. D.J. tailerra, Irene Ormazabalen eskutik, urriaren 14tik abenduaren 16ra arteko larunbat guztietan izango da, goizeko 11:30etik 13:30era. Autodefentsa ikastaroa izango da: azaroaren 17an, 16:00etatik 20:00etara eta 18an, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, Maitena Monroyrekin. Munduko emakumeen literatura, urriaren 26an hasita, hilabeteko 2 eta 4garren ostegunetan izango da, 19:00etatik 21:00etara.
Informazioa eta izen ematea
Tailer guztiak Biterin izango dira, Autodefentsa izan ezik, kiroldegian emango baita. Ikastaro guztiak euskeraz dira, eta azken biak gazteleraz. Ikastaroen prezioa 10 eurokoa da, hiruhilabeteko. Izena 943 337017 edo 943 337043ra deituta eman daiteke, edo irantzu-j@hernani.net helbide elektronikoan.
Ikastaroak
Emakumeak eta umorea (astelehenetan, 19:00-21:00)
Munduko emakumeen literatura (hileko lehen asteartetan, 18:00-20:00)
Komunikazioa eta jendaurrean hitz egiteko teknikak (asteazkenetan 19:00-21:00) D.J. tailerra (larunbatetan, 11:30-13:30)
Autodefentsa (gazteleraz. Azaroak 17, 16:00-20:00 eta azaroak 18, 10:00-14:00 eta 16:00-20:00)
Munduko emakumeen literatura (gazteleraz. Hileko 2. eta 4. ostegunetan, 19:00-21:00)
Edurne Mendizabal
‘Komunikazioa eta jendaurrean hitz egiteko teknikak’ ikastaroko irakaslea.
«Ikastaroak autoestima igotzen laguntzen du»
Hori da Edurne Mendizabalek ematen duen arrazoietako bat jendea apuntatzeko. Bere esanetan, askok jendaurrean hitz egiteko beldurra daukagu, eta ikastaro horretan hori gainditzen laguntzen dute. Hori gainditzeko gakoa gure burua ezagutzea omen da eta horretarako bideokamara eta antzeko tresnekin egiten dute lan, ´oso dibertigarria izaten da`. Emakumeen kasuan, gainera, ´eredu gutxi dauzkagula` uste du, eta horrek arazoa areagotu egiten omen du. Horrekin batera, ikastaroan sexismoak hizkuntzaren erabileran duen eragina ere aztertzen da, ´nahiz eta euskera generorik gabeko hizkuntza dela esaten den, kantu eta esaera batzuk kontrakoa frogatzen dute. Horrez gain, jasotako heziketaren ondorioz, bakoitzaren pentsamendu sexistak agerian geratzen dira. Arazo hori gizarte osoarena da eta denoi dagokigu hori aldatzen saiatzea, gizon eta emakumeoi`. Halere, ez du ezkor azaldu nahi, ´pixkanaka gauzak aldatuz doaz, eta tailerrek horretan laguntzeko pentsatuak daude` eta emakume guztiak izena ematera animatu ditu, aurreko esperientzietan ´oso pozik` atera baitira.