Futbol eskolan apuntatzeko epea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2006ko irailaren 20a

Zubipeko futbol eskola martxan da berriro ere. Aurten berrikuntza modura jantzi berriak dauzkate, eta, horrez gain, titulodun entrenatzaileak, kirol materiala eta abar eskaintzen dituzte eskolan. Asteartean eta/edo ostiralean izango dira klaseak 17:15etik 18:30era, eta urriaren lehen astean hasiko dira. Izen emateko epea zabalik dago irailaren 29ra arte eta Zubipeko bulegoetara jo behar da, arratsaldeko 17:30etatik 18:30etara, izen emate orria betetzera. Argibide gehiagorako 943 33 60 12 telefonora deitu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!