Gaztetxoak Erniora datorren igandean

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 19a, 03:00

Mendiriz Mendik irteera antolatu du gaztetxoentzat datorren iganderako, irailak 24. Irteera Erniora izango da, bertan, iraileko igande guztietan bezala festa izango da, eta hau aprobetxatu nahi du Mendiriz Mendi taldeak, gaztetxoak hara eramateko. Joan nahi duenak izena eman behar du ostirala baino lehen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!