Sagardoaren lurraldeko I. Mus Txapelketa antolatu du Sagarrondotik Kultur ekimenak

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 19a, 03:00

Hernani, Astigarraga, Lasarte, Urnieta, Usurbil eta Andoaingo tabernatan jokatuko da. Finala, Saizar sagardotegian izango da

SAGARDOTEGIETAN sagardo berria egiteko sagarra biltzen hasi diren garaian, Sagarrondotik Kultur Ekimenak ere, martxan jarri nahi ditu bere ekimenak. Lehenengoa, gainera, nobedadea da, Sagardoaren lurraldeko I. Mus Txapelketa.

Buruntzaldeko 6 herrietan

Mus txapelketa urritik azarora bitartean jokatuko da Buruntzaldeko 6 herrietako tabernatan, Hernanin, Deportibo eta Zumitzan. Herri bakoitzean aurrerako gelditzen direnek, azaroaren 11n, azken ligila eta finala jokatuko dituzte, Usurbilgo Saizar sagardotegian.

Irailaren 25erako izen ematea

Txapelketan parte hartzeko, datorren astelehenerako, eman behar da izena. Bakoitzak bere herriko tabernatan eman dezake.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!