Amnistiaren aldeko futbol 7 txapelketa igandean

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 18a, 03:00

Hernaniko Askatasunak antolatuta, Amnistiaren aldeko futbol 7 txapelketa jokatuko da, datorren igandean, Zubipen. Apuntatu nahi duten taldeek badute aukera oraindik. Izen ematea Aker edo Garin tabernetan egin liteke, 663 769 123 telefonora deituta, edo hernanifutbol7@hotmail.com helbidean. Prezioa 18 euro da pertsonako, bazkari eta guzti. Txapelketa igandean jokatuko da, 09:00etan zozketa egin eta gero.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!