Atsegindegik hernaniar asko bildu du lau egunez, errugbiaren alde

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 18a, 03:00

Ostegunean eta ostiralean 700 bat lagun bildu ziren Atsegindegin, eta larunbat eta igande gauetan 1.000 lagun inguru.

leku eta fetxa ezberdinetan antolatu dute aurten Garagardo azoka, Atsegindegin eta irailaren 3garren astean, baina jendeak urtero bezala erantzun du. Ostegunean eta ostiraletan 700na inguru lagun bildu zituzten Atsegindegin, eta larunbatean 1.000 lagunera inguratu zen zifra. Aurtengo aldaketa haundienak lekua eta data izan dira, lehen esan bezala, eta biekin daude gustora antolatzaileak. Gulak ere lehenengoz zeuden aukeran, eta estimazioa izan dute; oilaskoa ere jan da, baina ez horrenbeste. Garagardoa, kodilloa eta saltxitxak, berriz, tope! Errugbi elkarteko 150 kide aritu dira txandaka lanean, serbitzen, tabernan eta sukaldean, taldeko jokalariak, jokalari ohiak eta gurasoak
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!