zifra politak lortu dituzte Etiopiako Wukroko haurren alde kanpainan aritu direnek. Atzo goizean Elkartasun kilometroan 100 lagunetik gora bildu ziren Sagastialdeberriko Atletismo pistan, eta diru mordoxka bildu zuten. Eguerdian, 300 lagunetik gora izan ziren bazkaltzen Atsegindegin, eta kanpaina guztian zehar, ia 500 kamiseta saldu dituzte. Antolatzaileak gustora, beraz, Hernaniko jendearen apoioarekin.
Atzo, Angel Olaranek berak Kronikari esan zionez ´bazkari honetako giroak diruak berak baino gehiago balio du. Dirua ematea bat da, baina dirua zeren alde ematen ari diren kontzientziatuta daude hernaniarrak, kausa baten alde, eta horrek emozionatu egin gaitu`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!