Sagardoaren Lurraldeko I Mus Txapelketa antolatu du Sagarrondotik ekimenak

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 17a, 03:00

Sagarra eta sagardoa sustatzeko Sagarrondotik ekimenak antolatuta, mus txapelketa jokatuko da Buruntzaldeko sei herrietako tabernetan: Astigarraga, Andoain, Hernani, Lasarte, Urnieta eta Usurbil. Txapelketa urriaren 3an hasiko da, eta lehendabiziko sailkapen partidak bukatu ondoren, Finaleko Ligila eta Final Haundia jokatuko dira Saizar sagardotegian. Finala azaroaren 11n jokatuko da. Izena emateko epea irailaren 25ean bukatzen da eta Hernanin, Deportibo eta Zumitza tabernetan egin behar da. Irabazleek 3.000 euro irabaziko dituzte eta lehenengo seiek izango dituzte sariak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!