Elkartasunezko kilometroa eta bazkaria

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 17a, 03:00

Gaur, 10:00etan, Elkartasun kilometroa korritu ahal izango da, Sagastialde Berriko atletismo pistan, Wukroko haurrei laguntzeko dirua lortzeko. Asmoa da, ematen den itzuli bakoitzeko, jarriko duten ontzi batean 50 zentimoko txanpon bat sartzea. Itzuliak nahi bezala eman litezke: oinez, korrika, bizikletan... Eguerdian Atsegindegin, helburu berarekin, Elkartasun Bazkaria egingo dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!