CD Hernaniko denboraldiko lehen garaipena neska kadeteek lortu zuten, atzo goizean Zubipen Dunboari 1-0 irabazita. Markos Trejok entrenatutakoek lehen partidua zuten, eta beraz, sailkapeneko goiko partean kokatuko dira.
Mutilen Liga nazionaleko jubeniletan, Hernani-San Marcial partidua golik gabe bukatu zen, eta, behintzat, taldeak galdu gabe jarraitzen du, bi berdinketekin.
Mutilen infantil txikiak porrot egin zuten, etxean, Sporting Herreraren aurka, 1-7. Ez dute liga hasiera samurra izan gaztetxoek. Bihar, Emakumezkoen ligako taldeak Zubipen jokatuko du, 12:00etan, eta mutiletan, kadete ohorezkoak eta gazteen 1. mailakoak ere bai, 16:00etan eta 18:00etan, hurrenez hurren. Gorengoak 17:30ean jokatuko du, Pasaian.