Bereziartuaren sagardoa estimatuena, bigarren urtez jarraian, Txantxangorrin

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 17a, 03:00

Iparragirre, Gurutzeta eta Otsua-enea izan ziren beste sarituak, hurrenez hurren. 7. mahaiak izan zuen ahosapairik finena

bereziartuak irabazi du Txantxangorriko sagardo txapelketa, bigarren urtez jarraian. Bereziartuak 1.115 puntu lortu zituen, eta 5 zenbakia zeramakien botila zen berea. Sagardo guztiak edan zituzten gustora, atzo, Txantxangorrira bildu zirenek, eta horregatik, ez zen diferentzia haundirik izan puntuazioan. Bigarren Iparragirre gelditu zen, 1.107 punturekin; hirugarren Gurutzeta, 1.093rekin; eta laugarren Otsua-enea, 1062rekin. Sariak afalostean eman zituzten, urtero bezala, Garin eta Aterpe bertsolarien ahotik.

7garren mahaia finena

15 sagardogile eta 160 sagardozale, sagardo-aditu bihurtu ziren egun batez ostiraleko afarian. Banaka-banaka puntuatu zituen jendeak mahaira ateratako sagardoak, baina botila bakoitza zein etxeetakoa zen jakin gabe, jakina. Azken emaitzarekin gehien kointziditu zuen mahaia 7garrena izan zen, eta ez kasualitatez. Hirugarren urtez jarraian lortu du sari hori 7garren mahaiak, eta mahaikide bakoitzak oroigarri bat jaso zuen ordainez. Sagardo aditu finak, edo mokofinak, denak ere!.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!