Datorren ostegunean, hilak 21, hasiera emango diote Donostiako Zinemaldiari Ghosts filmearen proiekzioarekin. Hona hemen zinemaldian emango dituzten luzemetrai batzuen aipamena. Filmeak aukeratu, sarrerak erosi eta... gozatzera.
San Diego bidea . Argentina. Zuz. Carlos Sorín. Sail ofiziala
Istorio nimiñoak eta Bombon txakurra filme zoragarrien zuzendariak bere hirugarren filme honetan pertsonaiak eta istorio nimiñoak irudikatzeko duen gaitasuna adieraziko digu dudarik gabe. Latinoamerikatik datorren luxu minimala.
Noiz eta non: Hilaren 23an Kursaal 1ean, 09:00etan eta 21:00etan. Hilaren 24an, Antiguo Berrin, 16:00etan eta 20:30ean.
Copying Beethoven. Holanda, AEB, Hungaria, Britania Handia. Agniezka Holland
Agniezka Holland zuzendariaren bilakaera artistikoa goraberatsua izan arren, (Europa, Europa, Eclipse total) oraingoan aurkezten digun Beethoven musikalariaren istorio honetan Ed Harris aktore izugarria du konpositorearen rolean. Eta Harrisek, besterik ez balego, ziurtatzen du, berak bakarrik, filmearen erakargarritasuna.
Noiz eta non: Hilaren 28an, 09:00etan eta 22:00etan Kursaal 1ean. Hilaren 29an, 16:00etan eta 20:30ean Antiguo Berrin.
Hana. Japonia. Zuz: Kore-eda Hirokazu. Sail ofiziala
Iaz epaimahaiaren Sari Nagusia lortu zuen Cannesen Inork ez daki filme zoragarriaren bidez. Park Chan Wooken Old Boy filmearekin, iaz ekialdean ekoiztutako filme sendoenak seguraski. Oraingoan, eta erregistroa aldatuz, estudio haundi baten babespean filmatu du jidaieki klasiko bat, hau da, samuraien filme bat. Ondo atera bazaio, plazerra ziurtatuta dago.
Noiz eta non: Hilaren 27an, 12:00etan eta 23:00etan Kursaal 1ean. 23:00etan, Antiguo Berri 1ean. Hilaren 28, 18:00etan Antiguo Berri 1ean.
Babel. Estatu Batuak. Zuz: Alejandro Gonzalez Iñarritu. Zabaltegi
Amores perros eta 21 gramo filme zoragarriak gauzatu ondoren, Gonzalez Iñarrituk bere hirugarren luzemetraia aurkezten du Guillermo Arriagaren ohizko laguntzarekin. Brad Pitt, Gael García Bernal eta Catte Blanchett izarren partehartzearekin, istorio desberdinekin osatutako filme honek Epaimahiaren Saria jaso zuen Canneseko Zinemaldian.
Noiz eta non: Hilaren 21ean, 00:00 etan, Kursaal 2an. Hilaren 22an, 16:00etan Kursaal 2an, 22:30etan Antiguo Berri 4an. Hilaren 23an, 23:00etan Principe 7an.
Ihesaldi baten kronika. Argentina. Zuz: Israel Adrián Caetano. Zabaltegi
Canneseko arduradunek azkeneko orduan sartu zuten filme hau sail ofizialean, eta zinemagile ospetsuen artean , Israel Adrián Caetanoren filmeak garrantzizko lekua lortu zuen. Artza gorri bat filmearen zuzendariak Argentinako diktaduraren garaira garamazki, bere herriko historiaren alde ilunak ahaztu ez daitezen.
Noiz eta non: Hilaren 22an, Kursaal 2ean, 00:00etan. Hilaren 23an, 16:30ean Kursaal 2an eta16:30ean, 22:30ean Antiguo Berrin. Hilaren 24an, 23:00etan Printzipe 7 aretoan.
Izan ala ez izan. A.E.B. Ernst Lubitsch ezagutu.1942
Ez da erraza komediaren erregearen filme bakar bat aukeratzea, gehienak baitira erakargarriak. Ninotchka, Ustekabeen bazarra, Lady Windermereren abanikoa edota Alargun alaitsua komedia bikainen zuzendariaren filmografia osoa ikusgai izango dugu. Beraz, paregabeko aukera da maisu honen filmeak ezagutzeko eta gozatzeko.
Noiz eta non: Hilaren 22an, 18:30ean, Trueba 1ean. Hilaren 26an, 16:00etan, Trueba 1ean. Hilaren 30ean, 22:45ean Antiguo Berri 1ean.
Sikarioen Ama birjina. Espainia-frantzia-Kolonbia. Barbet Schroeder ezagutu
Fernando Vallejoren alean oinarritua, filme hau orain dela hamar urte Medellín hirian bizi izan zuten giroaren testigu ezinhobea da. Eta kokarekin trafikatzen zuten kartelen arteko borrokak moralismorik gabe azaldu arren, filmeak ere bakardadearen ixkin zorrotzak eta maitasunaren ezintasuna aztertzen ditu ezin hobeto. Barbet Schroedererren filme bikaina benetan. Halere, sail honek beste filme zoragarriak ikusteko aukera eskeintzen du. Zurruteroa, Reversal of fortune, 1, 2, 3... hilketa, esate baterako.
Noiz eta non: Hilaren 29an, 23:00 etan Printzipe 3an. Hilaren 30ean, 16:00etan eta 18:30ean Antiguo Berri 8an.
Zurruteroa (Barfly).E.B. Barbet Schroeder ezagutu
1987ean eta Francis Ford Coppolaren babespean, Schroederrek Charles Bukowski idazle ospetsuaren biografia filmatu zuen. Gidoia idazterakoan Bukowski beraren laguntza jaso zuen. Filmeak kritika txarrak jasan arren, denborak merezitako lekuan jarri du. Horrez gain, Mickey Rourke eta Faye Dunaway bata bestearen aurrean ikusteko aukera paregabea eskaintzen du filmeak. Bukowskiren unibertsora hurbiltzen den filme hoberena.
Noiz eta non: Hilaren 24an, 22:30ean, Printzipe 6an/ Hilaren 25ean, 20:30ean Printzipe 3an/ Hilaren 26an, 17:00etan eta 19:30ean Antiguo Berri 8an/Hilaren 30ean, 21:30ean Printzipe 6an (saio honetan azpitituloak euskaraz ditu).