Zenbait gairen aurrean ´emakumeak jabetzeko` helburuarekin antolatu ditu 7 ikastaro Hernaniko Berdintasun Kontseiluak. Ikastaroak urrian hasi eta abendua bitartean izango dira gai hauek landuko dituzte: Emakumeak eta Umorea, Munduko Emakumeen Literatura, Komunikazioa eta jendaurrean hitz egiteko teknikak, DJ tailerra, Autodefensa, Literatura de mujeres del mundo, eta Komunikabideetan Sexismoa. Ikastaro batzuk euskeraz emango dira eta beste batzuk gazteleraz, eta urrian hasi eta abendua bitartean emango dira, asteko egun eta ordu ezberdinetan.
Izena emateko epea zabalik
Irekita dago izena emateko epea, eta irailaren 22a bitartean egin ahal izango da, irantzu-j@hernani.net helbidera idatzita, edo bi telefono hauetara deituta: 943 337017-943 337043. Prezioa: 10 € hiruhilabeteko.
IKASTAROAK
Emakumeak eta umorea (euskeraz)
Urriak 23 - Abenduak 18 Astelehenetan 19:00-21:00
Munduko emakumeen literatura (eus.)
Hilabetero, lehen asteartean 18:00-20:00
Komunikazioa eta jendaurrean hitz egiteko teknikak (eus.)
Urriak 4 - Abenduak 20 Asteazkenetan 19:00-21:00
D.J. Tailerra (eus.)
Urriak 14-Abenduak 16 Larunbatetan 11:30-13:30
Autodefensa (gazteleraz)
Azaroak 17 - 16:00-20:00 Azaroak 18 - 10:00-14:00 + 16:00-20:00
Literatura de mujeres en el mundo (gaz.)
Hilabetero, 2. eta 4. ostegunetan 19:00-21:00
Komunikabideetan Sexismoa
zehazteko