Bihar, eguerdiko 12:00etan, VIII. Gazteen trikitixa txapelketa egingo da Gudarien plazan, Kriskitiña dantza taldeak antolatuta eta Udaleko Kultura Sailaren eta Musika Eskolaren laguntzarekin. Gipuzkoako herri ezberdinetatik etorritako 6 bikotek hartuko dute parte bertan eta bakoitzak hiru pieza jo beharko ditu: trikitixa, porrusalda eta fandango edo arin-arina. Hernani ordezkatzen bi bikote izango dira: Aitziber Errazkin-Amaia Mujika eta Irati Ugalde-Mirari Pagola.
Bi trikitilari ospetsuk osatuko dute epaimahaia eta doinuaren zailtasuna, soinuaren ejekuzioa, erritmoa, kantua eta panderoaren ejekuzioa baloratuko dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!