Gipuzkoako txapelketa gaur hasiko da eta hainbat pelotari hernaniarrek hartuko dute parte. Hernaniko kiroldegian jokatuko diren partiduak hauek dira, 16:00etan hasita: kadeteetan, Noble-Zapiain / Erniope. Jubeniletan, Garmendia-Salaberria / Eibar eta Ezeiza II-Esnaola / Tartaloetxe (Zegama). Nagusietan, Mikel Zurutuza-Goierri.
Hernaniarrek kanpoan jokatu beharreko partiduak hauek: Gaur, 21:00etan, Amezketan, kadeteetako partidua: Zazpiturri / Ioritz Arrieta eta bihar, goizeko 10:00etan, Añorgan: Añorga / Aizpitarte II-Otaegi-. Nagusietan, bihar 10:30ean, Tolosan: Aurrera Saiaz / Aizpitarte-Gorrotxategi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!