Galarretan binakako lau partidu jokatuko dituzte gaur, arratsaldeko 16:00etan hasita. Estelarrean Altuna I-Etxabe / Bitoria-Etxeberria IIIren aurka ariko dira, bigarren partiduan. Arratsaldeko lehen partidua Ibarzabal-Aizpurua II / Zalakain-Astibia izango da eta estelarraren ondoren beste bi partidu izango dira: Altuna II-Agirrezabala / Juaristi-A. Lecumberri eta Sarasua-Badiola / Iribarren-Ion. Bihar ere jaialdia Bihar ere jaialdia izango da Galarretan, arratsaldeko 16:00etan hasita. Partidu estelarrean Iñigo eta Aizpuruk jokatuko dute Bitoria eta A. Lekunberriren aurka. Horrez gain beste hiru partidu ere jokatuko dira: Ibarzabal-Astibia/Larrea-Zubizarreta; Bereziartua-Iriarte/Matxin III-Auzmendi; eta Agirresarobe-Badiola/Sarasua-Urko.