Atletiko San Sebastianeko neskek lagunarteko errugbia antolatu dute gaurko, Bera-Beran. Neska koadrila asko elkartu nahi dituzte, torneotxo bat egin eta denen artean jokatzeko. Ez da beharrezkoa jokatzen jakitea; bertan arauak azaldu eta jokatzen hasiko dira. Errugbian ari direnak eta hasi berriak taldeetan banatuko dira talde parekatuak izateko. Torneotxoa bukatuta, barbakoa bat egingo dute. Ekimen horrekin errugbia probatzera eman nahi dute, jendeak ikus dezan ez dela hain kirol gogorra. Hitzordua 16:00etarako egin dute, Bera-Berako zelaian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!