Beste bat!

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 17a, 03:00

Beste egun bat geratzen zaio oraindik Atsegindegira garagardoa edatera hurbildu ez denari. Hernaniko Errugbi Elkarteak antolatutako III. Garagardo Azoka arrakasta izaten ari da, nahiz eta eguraldiak askorik ez lagundu. Ostegunean Maialen Lujanbiok inauguratu zuenetik, makina bat lagun pasa dira Atsegindegiko gunetik, garagardoa edan edo saltxitxa edo ukondoren bat dastatzera. Arratsalde eta gau partean jende gehiago ibili da eguerdian baino, eta txarroa betetzeko eskean kaxkoko tabernetan ikusia izan denik ere bada. Dirudienez, Tilosetako gunetik Atsegindegira aldatzeak ez du eragin okerrik izan eta garagardo zaleak zurrutari ematen jarraitu dute, leial-leial. Geratzen diren orduetan ziur aski entzun ahal izango da: ´beste bat!`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!