Pasajes-Hernani, bihar 17:00etan, Gorengo mailan

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 16a, 03:00

CD Hernaniko beste 7 taldek ere partidua dute asteburu honetan. Gazteen 1. mailakoek, Infantil txikiek eta emakumezko kadeteek gaur eta bihar hasiko dituzte beren ligak.

Hernaniko Gorengo taldea lehen garaipenaren bila aterako da Pasaiako Don Bosco zelaian, bihar, arratsaldeko 17:00etan, Pasajesen aurka, 2006/07 denboraldiko bigarren jardunaldian. Gorengo taldeak porrota jaso zuen lehen jardunaldian Martutene igo berriaren kontra, 1-2, eta Zubipen galdutako puntuak berreskuratzen saiatuko dira zuriberdeak bihar Don Bosco zelaian. Joan den larunbatean jokalari bat kaleratu zien epaileak Muñozen mutilei partiduko aurreneko minutuetan, eta ezin izan zioten galera horri buelta eman, saiatu ziren arren. Aurredenboraldian Pasajesen aurka jokatutakoak dira hernaniarrak, Villa de Renteria torneoan. Orduan 1-0 irabazi zieten hernaniarrek eta Touring-en aurka berdinduta, trofeoa etxera eraman zuten. Ea aurredenboraldiko emaitza errepikatzerik baduten bihar.

Beste 7 talde, lehen garaipenaren bila

Gorengo taldeaz gain, beste 7 taldek jokatuko dute gaur eta bihar. Hauetako batzuk asteburu honetan hasiko dute liga. Hoien artean, gazteen 1. mailako mutilek Zubipen Lengokoak talde donostiarra hartuko dute bihar, arratsaldeko 18:00etan, denboraldiko lehen hiru puntuak lortzeko asmoz. Infantil txikiak ere gaur estreinatuko dira, Zubipen, goizeko 10:00etan, Sporting de Herreraren aurka. Ondoren, 12:00etan, Markos Trejoren emakumezko kadeteek Zubipen hasiko dute txapelketa, Dunboako irundarren aurka. Bigarren jardunaldia izango dute gazteen liga nazionalekoek gaur, San Marcialen aurka, etxean, 16:30etatik au-rrera. Hauek, joan den asteburuan Retuertoren aurka lortutako puntua on bihurtuko duen garaipenaren bila aterako dira. Jon Loranen kadeteen ohorezkoak ere etxean dute partidua, bihar 16:00etan, Vasconiaren kontra eta ohorezko mailako infantilek Errenteriako Fanderian Tou-ring-ekin neurtuko dituzte indarrak, bihar, 11:30ean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!