Hernaniko igerilari batzuk parte hartu zuten joan den larunbatean egin zen Donostiako trabesian eta horietako batzuk aurreko postuetan geratu ziren, gainera.
Donostiako Nautikotik irten eta Kontxako badiaren barruan burutu zen trabesia, 2.200 metro inguru zituena. Igeri egiteko baldintza oso onak izan ziren, eguraldi ona eta itsasoa bare-bare zegoelako.
Bertan, Mañel Aizpuruak laugarren egin zuen, mutiletan, eta nesketan, Olatz Altuna 9garren iritsi zen helmugara. Hauez gain, Jon Imanol Fernandez, Xabier Andres, Ioritz Aldabe, Txomin Mugika, Axel Allur, Nadia Diez, Anne Altuna, Itziar Gonzalez, Leire Gonzalez eta Miren Bardajik hartu zuten parte.
Hernaniko hainbat igerilari falta ziren Donostian, aurredenboraldia oraindik hasi gabe dutelako, baina joan zirenak, gogotsu atera ziren laisterketan lehiatzera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!