Hernaniko LAB sindikatuak Hator gorrira kanpaina aurkeztu du hauteskunde sindikaletarako. Zabaldu duten agirian, langileri klasearen alternatiba moduan azaltzen dute sindikatua, eta langileei dei egiten diete antolatu eta eredu sozial eta ekonomiko justu, bidezko eta solidarioa eratuko duen Euskal Herria eraikitzera.
LABen esanetan, ´neoliberalismoak prekarietatea, deslokalizazioak, azpikontratak, eta antzeko tresna maltzurrak erabiltzen ditu langileok esplotatzeko. Segurtasunik eza, lan istripuak, txantaiak eta bizitza osorako hipotekak pairatu behar ditugu langileok beste batzuk euren poltsikoak bete ditzaten. LABek langileen konpromezua nahi du horrekin amaitu eta aberastasuna justuki banatua izateko`.
Hator gorrira kanpainaren barruan gaineratzen dute beren etorkizuna askatasunez erabakitzeko gai izango den Euskal Herria nahi eta behar dutela, eta hori lortzeko konprometiturik eta lanean ari den sindikatua dela LAB.
Agirian, LAB klase sindikatua dela gogoratzen dute, ´gurea ez da patronalari lagungarri eta eroso zaion sasi-sindikalismoa, gurea kontraboterea da, proiektu sindikal osoa, aktiboa eta langileen parte hartzean oinarritzen dena da. Gaurko eta biharko alternatiba sortzen ari gara eta Euskal Herria gorrira ekartzera goaz!`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!