Elkano 17ko emakumearen zentruak antolatzen dituen ikastaroetan matrikulatzeko egunak irailaren 19a eta 20a izango dira, arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara. Lau ikastaro daude aukeran eta denak 16:00etatik 18:00etara izango dira: Pintura orokorra eta punto de kruz (astelehenetan), Pintura eta tridimetsionalak (asteartetan), Patch work eta gantxiloa (asteazkenetan) eta Bolilloak,gantxiloak eta kristala (ostegunetan). Ikastaroek urriaren hasierarekin batera ekingo diote. Argibide gehiago beharrez izanez gero, Elkano 17ko lokalera azaltzeko deia egin dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!