Elkartasun bazkaria egingo dute bihar Atsegindegin Wukroko haurren alde

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 16a, 03:00

Angel Olaran misiolariak eta herritar talde batek antolatu dute, eta goizean, atletismo pistan Elkartasun kilometroa egiteko aukera izango da.

Angel Olaran misiolari hernaniarrak urte asko daramazki umezurtzei laguntzen, Etiopiako Wukro herrian, eta Hernanin bada elkartasun talde bat dirua biltzeko lanean ari dena. Aurten ere, iaz bezala, Elkartasun Bazkaria antolatu dute biharko, Atsegindegin. Horrez gain, Elkartasun kilometroa delakoa ere egingo dute goizeko 10:00etan. Ekimen horiekin ateratako dirua Wukroko haurrei laguntzeko erabiliko dute. Gaur egun 2.245 haur daude Olaranekin eta horien elikagai falta dela eta, animatu dira bazkari solidario hau antolatzera. Egunak joan eta egunak etorri, bizitza osoan zehar, etengabeko buruhaustea da Wukroko biztanleentzat egunero jan ahal izatea eta Elkartasun bazkaria dela medio, agertzen denak berea ezezik haur horien gosea asetzen ere lagundu dezake.

Elkartasun kilometroa

Elkartasun kilometroa atletismo pistan egingo dute eta herritarrak animatu dituzte parte hartzera, bizikletan, oinez, korrika, trizikloan edo bakoitzak nahi bezala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!