Denboraldi eta frekuentzia berria (91.8 FM)

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 14a, 03:00

Molotoff Irrati librea denboraldi berriko programazioa prestatzen ari da eta frekuentzia aldaketa jakinarazi dute. 99.2 FMtik 91.8 FMra pasa da. Bestalde, denboraldi berrian saio bat egiteko interesatuta daudenei, gaur, irratiko lokalean (Sagastialde 16, behea) egingo den bilerara azaltzeko deia egiten diete. Ezin duenak azaldu, 685 753 329 telefonora deituta edo molotoff@euskalnet.net helbidean ere kontaktatu dezake irratikideekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!