Xabier Lareki Dorronsoro hernaniarra atzo estraditatu zuen Frantziar Gobernuak Espainiara eta Soto del Realeko espetxean sartu zuten, Askatasunak jakitera eman duenez. Lareki martxoan atxilotu zuen Frantziar Poliziak errepide kontrol batean, Donibane Lohitzunen eta Seysses-ko espetxean bakartuta eduki dute, estradizioa gauzatu den arte. Larekiren estradizioa salatu du Askatasunak, Kronikara bidalitako oharrean: ´Frantziako agintariei eskatzen diegu utz ditzatela euskal iheslari politikoak eta behingoz onar ditzatela euskal herritarron eskubideak, tartean gure herrian libre bizitzeko eskubidea` adierazi du.
1992an atxilotua
Lareki 1992an atxilotu zuten lehen aldiz Hernanin, ETAri laguntzea leporatuta, eta espetxeratua izan zen. Geroago, aske zegoela, ihes egin zuen eta Askatasunak jakitera eman du bizi publikoa egin duela azken urteetan Lapurdin. Aurten atxilotu aurretik 2002an ere atxilotu zuen frantziar poliziak Hendaian, baina orduan aske utzi zuten. Hernaniko Askatasunak egunotan antolatu litezkeen mobilizazioetan parte hartzera deitu du.