Hernaniko Askatasunak deituta kontzentrazioa izango da ostiralera arte egunero, Zinkoenean, 18:00etatik 20:00etara. Iñaki De Juana preso donostiarraren egoera salatu nahi du Askatasunak, kondena guztia bete arren espetxean baitaukate. De Juanak gaur beteko ditu 36 egun gose greban. Ostiralerako itxialdi-baraualdi bat egiteko asmoa dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!