Molotoff irrati librea denboraldi berriko programazioa prestatzen ari da eta saio bat egiteko interesatua daudenei, ostegun honetan, irratiko lokalean (Sagastialde 16, behea) egingo den bilerara azaltzeko deia egiten diete. Bestela, 685 753 329 telefonoan edo molotoff@euskalnet.net helbidean ere kontaktatu daiteke beraiekin.
Programazioa hasi artean, 24 orduko musika emankizunarekin jarraituko dute, hori bai, 99.2 FM frekuentzia beharrean, 91.8 FM izango da hemendik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!