Bihar inauguratuko dute Astigarragako sagardoetxea

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 13a, 03:00

12:00etan izango da ekitaldia, Astigarragako kultur etxean.

Bihar, irailak 14, goizeko 12:00etan, inauguratuko dute Astigarragako Sagardoetxea, herriko kultur etxean. Kultur garapenerako museoa eta Astigarragaren nortasunaren ezaugarri diren sagarra, sagarrondoa eta sagardoaren kulturaren igorle izateko asmoaren jaioko da sagardoetxea. Sagardoetxeak 20.000 metro koadroko orube bat eta 1.000 metro koadroko eraikina hartuko ditu. Orubean, sagarra, sagardoa eta kultura horretako alderdi garrantzitsu bat mantendu duten gizon eta emakumeen ikuspegi dinamiko eta erakargarria eskainiko da. Horrez gain, herritar guztientzat jarduera eta zerbitzu eskaintza zabala eskaintzeko asmoa dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!