HHI-EPAn gaur hasiko da ikasturte berria

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 13a, 03:00

Helduen Hezkuntzarako Iraunkorreko ikastetxean, HHI-EPAn, gaur hasiko dira Oinarrizko Hezkuntzako klaseak, titulu ofizialak eskuratzeko prestaketakoak, alegia. Oraindik badago izena ematea, ordea, iraila bukatu arte. Klase gehienak arratsaldean izaten dira, baina ordutegiak eta ikasketen iraupena ikasleen beharraren arabera moldatzen dituzte. Eguneroko lanaren arabera ebaluatzen dituzte ikasleak, eta tituluak bertan ematen dituzte.

Ikastaro ez ofizialak, urrian

Titulu ofizialak ez dituzten ikastaroak (euskera, ingelesa, informatika, frantsesa eta unibertsitateko sarrera) urrian hasiko dira. Ikastaro hauetan gaietara sarrera bakarrik egiten da, espezializazio klaserik ez dute ematen. Atzerritarrei euskera eta gaztelera irakasteko klaseak ere eskaintzen dituzte, nahiz eta aurreko urteetan ez duten lortu talderik osatzea. Matrikula 943 33 53 18 telefonoan eta Antziola 62an egin daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!