Gizon Gastesiri

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 12a, 03:00

Aurreko osteguneko Kronikan Xabier Etxeberria Aranburuk Iñaki Gastesi agurtzen zuen, eta eskerrak eman, bere fintasunarengatik sufritu zuena azpimarratuz. Han esaten zena guk ere izenpetu nahi dugu, fin izate hori gero eta garestiago baitago. Nola ez zuen bada sufrituko gaurko egunean ezertako balio ez duten gixontxo eta maribistakoak nagusi direnean! Lehen esaten zen gizona eta emakumea lepotik gora neurtzen zirela, eta zu, Gastesi, eskola horretakoa zinen. Guregatik egin zenuena ez daukagu ahaztuta. Eskerrik asko, gizon!

Arantxa Aldasoro, Enrike Larrarte, Maite Santana, Maribel Arabiotorre, Angel Arabiotorre, Arantxa Alvarez, Gabi López, Pepi García, Maite Sarriegi, Antonio Gómez

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!