Matrikula epea zabalik Astigarragako AEK euskaltegian

Kronika - Erredakzioa 2006ko irailaren 12a

Astigarragako AEK euskaltegiak ikasturte berrirako matrikulazioa zabalik du dagoeneko. Aurtengo ikasturterako lan egiteko hiru modu proposatu ditu euskaltegiak, ikasle bakoitzak bere neurrira egokitutakoa aukeratu ahal izateko: Taldean, autoikaskuntzan tutore baten laguntzaz, eta On-line (internet bidez). Informazio gehiago nahi duenak Astigarragako kultur etxeko lehen solairura jo lezake (astelehenetik ostiralera goizetan, 09:00-14:00 eta arratsaldetan, 16:00-20:00). Gainontzean, telefono honetara deitu 943 55 73 54 edo astigarraga@aeknet.net helbidera mezua bidali. Izen emateko epea irailaren 29ra artekoa da. Astigarragako AEKk jakitera eman du ikastaro guztiek dutela Udalaren dirulaguntza.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!