Amnistiaren aldeko futbol 7 txapelketa Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 12a, 03:00

Hernaniko Askatasunak antolatu du eta dei egin die herritarrei parte hartzera.

AMNISTIAREN aldeko futbol 7 txapelketa antolatu du Hernaniko Askatasunak iraileran 24rako, Zubipen. Izen ematea zabalik dago Aker eta Garinen, 663 76 91 23 telefonoan edo hernanifutbol7@hotmail.com helbidean. Parte hartzeko taldeak 7 lagunekoak behar dute gutxienez, eta prezioa pertsonako 18 eurokoa da, bazkari eta guzti. Jasotako dirua Euskal Preso Politikoen Kolektiboari eta presoen senideei laguntzeko erabiliko da.

Goiz eta arratsalde

Irailaren 24an, igandea, goizeko 09:00etan izango dute talde guztiek zita Zubipen eta zozketa egin ondorenean hasiko dira partiduak. Arratsaldeko 14:00etan bazkaria izango da Zubipen bertan eta bazkal ondorenean jarraituko dute partiduak. Arratsaldeko 20:00etarako bukatuko da txapelketa, sari banaketarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!