Igandean egun pasa Nafarroan

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 11a, 03:00

Uda sasoiari bukaera emateko, egun pasa antolatu du Osiñagako auzo elkarteak, datorren iganderako. Lehenengo, Zubietako ekomuseoan dagoen errota bisitatuko dute eta baita Bertizeko parkea ere. Bazkaria, berriz, Lesakan izango dute. Izena emateko Auzo Elkarteko komisioa osatzen duen jendearengana joan behar da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!