KARABELGO Belkara auzo elkarteak urteroko festa egingo du neska mutilentzat, irailaren 23an, larunbatarekin. Txirrindulari lasterketa, Krossa eta jokoak izango dira, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Eta kirolean eta jolasean nekatutako neska-mutilentzat txokolatada ere izango da, indarrak hartu ditzaten.
Idazlan eta marrazki lehiaketa
5-12 urte arteko neska mutilentzat bi lehiaketa ere antolatu ditu Belkara auzo elkarteak: batetik, idazlanak euskeraz eta gazteleraz, gai librean. Eta bestetik, marrazki lehiaketa, auzoa gaitzat hartuta. Lehenengo hiru sailkatuentzat sariak izango dira bai idazlanetan eta baita marrazkietan ere. Eskola materiala erosteko baleetan emango dituzte sariak. Lanak hilaren 20a aurretik entregatu behar dira, 18:00etatik 20:00etara, Belkara auzo elkarteko lokalean.