Gazte Txokoak bihar irekiko ditu ateak

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 11a, 03:00

Arratsaldeko 17:00etatik aurrera ongietorria egingo zaie inguratzen diren gazteei, merienda, karaoke eta guzti.

Gazte Txokoak bihar irekiko ditu ateak, udarako oporren ondoren, bertara hurbildu nahi duten gazte guztientzako. Bihar, gazteei ongi etorria egingo diete merienda eta karaoke saio batekin. Gazte Txokoa 300 bat bazkide izatera iritsi zen iaz, 112 berri egin baitziren, eta bertaratutako gazteek izan zuten non gozatua. Arrakastarik haundiena izan zuten ekintzak Urnietako aterpetxean egindako asteburu pasa, Perlara irteera, mendi irteerak, sex-drog informazio puntua, eskulanak eta karaokea izan ziren arduradunen hitzetan.

Egitarau zabala
Iazko arrakasta errepikatzea espero dute Gazte Txokoko arduradunek eta horretarako egitarau zabala prestatzen ari dira. Asteazken eta ostegunean, malabare tailerra eta monozikloan ibiltzeko tailerrak izango dituzte; ostiralean, Porrontxo jaietara joango dira, buruhaundi, jinkana eta jokoetara eta asteari bukaera emateko ur parke berrira joango dira. Datorren astean berriz, abalorio tailerra, txiste kontaketa, Santa Barbaran ezkutuko altxorra, piraguismoa... aukera zabala.

ORDUTEGIA
Asteartetik ostegunera 17:00-20:00etara.
Ostiraletik igandera 17:00etatik 21:00etara. (iraileko igandeetan itxita)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!