Josu Oiaga Hernaniko aurrelaria Bendimia Festako finalean da Fuertesekin batean, finalaurrekoa 22-9 irabazi eta gero. Aurkari Zabala-Velasco izan zituzten ostiraleko finalaurerkoan Lantziegon, baina partidua markagailuak erakusten duena baino gogorragoa izan zen. Finala, igandean jokatuko dute, Moreda herrian, Zurdo de Baños-Arroyo II-ren kontra.
Partiduak gaur
Josu Oiagak berak Baranbion jokatuko du gaur 19:00etan, Aldazabal IV lagun duela, Iriarte-Velascoren kontra. Bestalde, Iñaki Esnal hernaniarrak ere partidua du Leintz Gatzagan, 17:30etan: bera eta Jaio, Zurdo de Baños-Fuertesen kontra ariko dira.