Mendi Mendiyaneko ur parkean bere alabak izandako istripuaren inguruan, Juan Manuel Jimenezek argitaratutako gutunaren harira, Udal Kirol Patronatuak zehaztapen hauek egin nahi ditu: Hasteko, zure alaba erori izana sentitzen dugu, eta pozten gara azkar errekuperatu delako. Jarritako baldosek segurtasun normatiba betetzen dute, eta eskumena duten instituzioek homologatuak daude, eraikuntza enpresak aurkeztu duen dokumentazioak erakusten duen moduan. Hala ere, Patronatuak neurriak hartu ditu irristaldiak ekiditeko, igerilekuen perimetroan eta aldageletan. Segituan igo genuen igerilekuetako zaintzaile kopurua eta perimetroan korrika ez ibiltzeko zioten kartelak jarri genituen. Leku irristakorretan sare formako alfonbra bat jarri genuen probisionalki. Gainera, parkeko arduradunak zorua zepilatzen dute, irristakor egiten duen eguzki krema kentzeko. Bukatzeko, astelehen gauean, Patronatutak kontratatutako enpresa espezializatu bat ez labaintzeko tratamendu bat egiten hasi da. Teknika berri bat da, baldosetan egindako mikrozuloen bidez ez irristatzea lortzen duena. Mendi-Mendiyaneko ur parkea irailaren 1ean ireki zen eta lehenengo 11 egunetan 19.000 pertsonen bisita izan du, gehienak umeak. Egun batzuetan, asistentzia 2.000 lagunetik gorakoa izan da. Erabilera oso intentsiboa izan da beraz. Gaur arte idatzizko hiru erreklamazio jaso ditugu Patronatuko erregistroan. Bik erabilerako kontuekin dute zerikusia eta bakarra dago istripuei eta lur labainari buruzkoa, neska honen aitarena hain zuzen ere. Ez ezazu dudarik egin erantzukizun zibileko udal aseguruak aurre egingo diela indemnizazioei, beharrezkoa den kasuan. Patronatuak neurri guztiak hartu ditu, arriskuak ahalik eta gehien gutxitzeko umeak jolas, salto eta korri (beren gurasoei galarazia dutela esan zaien arren) egiten duten instalazio batzuetan eta batzuetan erori egiten dira. Hau ez da estali gabeko udal igerilekuetan bakarrik gelditzen, estalitakoetan ere gertatzen da, ikastolan, etxean eta abar eta inori ez zaio bururatzen instalazio hauek ixtea, Juan Manuel Jimenezek proposatu duen gisan. Segurtasunean Patronatuak duen konpromisoa errepikatzen dugu, eta ez ur parkean bakarrik, Udal kirol eraikin guztietan baizik, eta hernaniarrak animatzen ditugu Mendi Mendiyanen gozatzen jarraitzera, eguraldiak uzten duen bitartean behitzat.
Iñaki Barrio Kirol Patronatuko Lehendakaria (*Erredakzioan euskeratua)