Iñaki De Juanaren egoera salatzeko kontzentrazioa egin zen atzo Plaza Berrin eta bihartik ostiralera egunero egingo dute Zinkoenean

Kronika - Erredakzioa 2006ko irailaren 10a

Askatasunak deituta kontzentrazioa izan zen atzo Plaza Berrin, Iñaki de Juana presoaren egoera salatzeko eta herriko zenbait taldek bat egin zuten kontzentrazioarekin. Askatasunaz gain, Hernaniko Batasunak, LAB sindikatuak eta Segi gazte mugimenduak azaldu zuten beren atxikimendua. Bestalde, Askatasunak jakitera eman du bihartik ostiralera egunero egingo dutela kontzentrazioa preso donostiarraren egoera salatzeko. Zinkoenean, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Ostiralean itxialdia egingo dutela ere esan du Askatasunak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!