Lehenengo zatian partidua zaildu eta galdu egin zuen Hernanik ligako lehenengoa

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 10a, 03:00

1-2 irabazi zion Martutenek. 25. minutuan, hernaniarren atezainak txartel gorria ikusi zuen eta horrek baldintzatu zuen partidua.

FUTBOLEAN sarritan gertatzen den bezala, aurre denboraldi oso ona egin ondoren, ez dio ondo ekin ligari Gorengoen mailako taldeak. Atzo arratsaldean, Zubipen jokatutako partiduan, Martutenek 1-2 lortu zuen garaipena. Ondo hasi zuen partidua talde zuriberdeak. Baloia be-rak zuen eta partidua Martu-teneren zelaian jokatzen zen. Hau, neurri haundi batean, Martutenek berak ere hala nahi izan zuelako izan zen, eta azkenean tranpa bihurtu zen etxekoentzat. Martutenek, ze-lai erdian jende asko pilatu zuen eta bi pibote defentsiborekin Hernaniri atzean itxaroten zion. Oso eroso ari zen joka-tzen Martutene, nahiz eta baloia Hernanik izan.

Partidua baldintzatu zuen jokaldia
Era horretan Hernanik ez zion min askorik egiten Martuteneri, baina, izan zituen pare bat aukera. Luze jokatutako bi baloirekin eta Perezen abiadura medio, bizkarra hartu zien bi txandatan defentsei, baina gero ez zion inork lagundu eta atzera emandako paseak ezin izan zituzten ondo aprobetxatu. Partidua horretan zela, 25. minutuan, partidua baldintzatuko zuen jokaldia etorri zen. Hernaniarrak jokoz kanpora berandu ateratako jokaldi batean, Martuteneko aurrelaria atezain zuriberdearen aurrean gelditu zen bakar bakarrik, eta honek ez zuen areaz kanpo falta egin beste aukerarik izan. Txartel gorria ikusi zuen eta Hernani bat gutxiagorekin gelditu zen, ordubete baino gehiago falta zenean. Hori gutxi balitz, de-fentsan galdutako baloi baten ondorioz, Martuteneren lehenengo gola etorri zen bost minutu geroagoa.

Martutene gero eta erosoago
Golarekin eta jokalari bat gehiagorekin, Martuteneri nahi zuen jokoa egiteko egoki-egoki gelditu zitzaion partidua deskantsurako. Bigarren zatia antzera hasi zen, baina, ordu laurdenera, Hernanik Martuteneren atzealdean zirrikitu bat bilatu eta penalti bidez berdintzea lortu zuen. Berdinketak, eragin zuzena izan zuen bi taldeengan eta Hernani hazi eta gora etorri zen neurrian, Martutenek lekua eta ordura arteko erosotasuna galdu zituen. Hurrengo hogei minutuetan izan zuen Hernanik partiduari buelta emateko aukera, baina izan zituen aukerak ez zituen sartu eta pixkanaka, beroak eta bat gutxiagorekin aritzeak sortutako nekea antzematen hasi zen. Hori aprobetxatu zuen Martutenek kontraeraso batean bigarren gola sartu eta berriz ere partiduaren kontrola hartzeko. Hala ere, azken aukera Hernanik izan zuen, deskontuan, aurrelaria atezainaren aurrean bakarrik gelditu baitzen, baina ezin izan zuen atezaina gainditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!