«Eskaladarekin gozatzen segi nahi dut»

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 9a, 03:00

Hernanin betidanik izan da eskalatzeko afizioa, eta orain ordezkari bat ere badaukagu txapelketetan. Antton Zabala da, 19 urte ditu, eta iaz Espainiako eta Euskal Herriko txapelketak irabazi zituen. Gaur Terrassan ariko da, Espainiako Kopako proba batean.

Aupa Antton, nolaz hasi zinen eskaladan?
Osabarekin hasi nintzen, bera eskalatzen ibiltzen baizen. Duela hiru urte hasi nintzen, futbolean ari nintzela. Etxeberrin hasi nintzen eta jada Zubipera joateari utzi nion. Eskaladara dedikatzea ez da oso ohikoa, baina

Hernanin badago afizioa, ezta?
Bai. Santa Barbaran eta Hatzi Klinbersen lokalean jende pila bat ibiltzen da. Ez dagoena da txapelketetara joateko ohiturarik.

Zerk engantxatu zaitu kirol honetara?
Alde batetik, biak egiteko afana sortzen zait, eta bestetik, bidaitzeko ematen didan aukerak. Selekzioarekin joanda, gainera, dena ordaintzen didate. Oso leku politak ezagutu ditut. Pekin, Polonia, Suiza, Frantzia eta Austrian egon naiz, adibidez. Estatuan, Motril, Marbella, Terrassa, Sant Cugat...

Nola etorri zaizu Europako txapelketan parte hartzeko aukera?
Hara joateko lehenengo lauen artean geratu behar nuen Espainiako Kopan eta nik irabazi egin nuen iaz.

Ze kategoriatan hartzen duzu parte?
20 urtez azpikotan. Seniorrekin ere atera izandu naiz, askotan bidaia aprobetxatzeagatik. Oiartzunen irabazi egin nuen behin seniorretan. Berriki Austrian lehiatu zara.

Zer moduz han?
Austrian, munduko txapelketan, 37garren egin nuen. Ni gustora geratu nintzen. Azkenean, presioa gainditzea da zailena. Jende asko daukazu begira eta tentsioagatik batzuk bildurtu egiten dira. Nik nerbioak ondo kontrolatzen ditut. Ikusi ditut katalanak egunean 8 ordu entrenatzen, eta gero segituan erortzen.

Teknifikazio zentruan ere bazabiltza, ezta?
Bai, Pedro Pons eskalatzaile famatua izandakoak darama hori eta urtean 4 kontzentrazio egiten ditugu. Aurten Marbellan , Frantzian eta Suitzan izan gara, eta Valentziara ere joango gara. 10 bat pertsona joan ohi gara, tartean 4 euskaldun. Fortuna klubean jarraitzen duzu? Bai, baina normalean selekzioarekin hartzen dut parte probetan, dena ordaintzen didate eta. Gainera, Fortunan arazoak ditugu entrenatzailearekin.

Asko entrenatzen duzu?
Txapelketaren arabera. Gertu badago, gutxiago. Asko falta bada gehiago. Astean 6 bat ordu egiten ditut, gutxienez. Zein izan da zure lorpenik haundiena? Euskal Herriko txapelketa irabaztea. Diman izan zen, 1000 pertsonen aurrean, munduko 7 onenak zetozelako zegoen hainbeste jende. Biatan, onena, Lapikoarena izan da, 8a+, Santa Barbaran.

Badaukazu esperantzarik profesionala izateko?
Patrozinatzaileak edukitzea ez da hain zaila, baina ordaintzea ia ezinezkoa da. Nik gozatzen eta bidaiatzen segi nahi dut. Euskaldunak onak al dira mundu mailan? Oso onak. Mundu osoan ezagunak dira, besteak beste, Iker Pou, Usobiaga, Rikardo Otegi edo Josune Bereziartu.

Sta. Barbara esaten den bezain gastatua al dago?
Niri asko gustatzen zait. Egia da bia batzuk labainduta daudela, baina zortekoak gara hori edukitzeagatik gure herrian.

Zer iritzi daukazu Etxeberriko bulderrari buruz?
Horregatik ez balitz, ez nuke aukera izango eskaladan hasteko. Oso ondo dago, gimnasioa, liburutegia eta aldagelak ere baditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!