Elkartasun bazkaria igandean

Kronika - Erredakzioa 2006ko ira. 13a, 03:00

Wukron (Etiopia) bizi den Angel Olaran misiolari hernaniarrak eta Elkartasun Bazkaria Komisioak bazkaria antolatu dute igandean, 14:00etan, Atsegindegin. Giroa jartzeko asmoz erakusketa, trikitilariak eta bertsolariak ere izango dira. Aurretik, goizeko 10:00etan, Elkartasun Kilometroa egingo dute atletismo pistan. Bazkarirako sarrerak salgai daude Biterin, Goiz-Eguzkin, Kixkalen, Aralarren, Galerias Buen Precion, Iruretagoienan eta Mikel Lujanbiori hartuta, 20 eurotan. Atletismo pistako sarrera 3 eurokoa izango da.

Wukroko haurren alde

Ateratako dirua Wukroko haur eta umezurtzei laguntzeko erabiliko dute. Han, eguneko kezka nagusia bihurtu da jan ahal izatea eta egoera horretan bizi dira asko eta asko. Egun 2.245 haur daude Olaranekin eta bere esanetan, haurretan inbertitzea etorkizunean inbertitzea da. Ziur hernaniarron laguntza bihotzez eskertuko dutela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!